Jardunak

Alderdi historikoa

Oia-ren nondik norakoa Erdi Aroan  Alfontso VII. A erregearen eskutik, Santa María de Oia monasterioaren sorrerari  lotuta ageri da  1132. urtean. Estilo Gotikoan eraikitako Zistertar monasterio ikusgarri hau itasoaren  ertz-ertzean  dago.

Eskualdean, interes handiko arkeologia-aztarnak kontserbatu dira, besteak beste, Mougas-eko Cabeciñan diren  haitzetako labar-artearen estazioak; Pedornesko Pedra do Cazador-en dauden ehiza-eszenak; Burgueirako Pedra Escrita-n 110 cm.ko diametroa duen laberintoaren grabatua; edota Pedorneseko Auga dos Cebros-en aski ezaguna den bela eta mastadun itsasontziaren irudia.

Alderdi tradizionala

Eskualde honetan, bizirik dirau  Rapa das Bestas  izeneko ohiturak.Zaldien kontu hauek, bertako petroglifo zenbaitetan  ere dokumentaturik daude eta jakina da Santa María monasterioko fraideek bultzatu zutela animalia basati hauen hazkuntza.

Gaur egun ere, Gondomar eta A Guarda arteko mendien magaleaan ehundaka basazaldi bazkatzen dira urte guztian.Udaberrian denak bildu egiten dituzte  curro-etan markatzeko.Valgako curro-ak  Rapa das Bestas ohituraren denboraldiari ematen dio hasiera maiatzean.Torroñokoak jarraitzen dio. Atzetik, ekainaren bigarren igandean, Mougas-ekoa dator; eta azkenik, astebete geroago, Morgadans-ekoa.

Parapentea

Bidezidor kirola

Itsas kirolak ( arrantza, bela, surfa, urpeko igeriketa…)

Zaldiketa

Talasoterapia