Etxaldea

Ibai ondoan, mendiaren eta itsasoaren artean.

Budiño de Serraseca ekologiaren aldetik eremu jorian kokatuta dago Serra do Argalo-n, Campo de Ocaladiñeiraren oinetan, Viladesuso eta Mougas bereizten dituen mendiloarren magalean

Broi ibaiaren ondoan den 5.000 m2-ko basetxe jabego honek  ibaiertzeko basoko zuhaitz landaredi ederra mantendu du: haltzak, sahatsak, ereinotzak eta intsusak dira espezie ugarienak, haritz eta gaztainondoekin batean, babesleku ezin hobea hauek guztiak bertako faunarentzat; hegaztientzat batez ere, hala nola, amilotxak, buztanikarak, xoxoak, txontak, eskinosoak, kukuak uda partean; eta tarinak, birigarroak, txirtak, euli-txori beltzak…negua heltzen denean.