Historia luzeko etxea

Budiño de Serraseca historia luzeko landetxea da. 1753.urtean Ensenadaren Katastroak jatorrizko etxea erroldatu eta Benito Alvarez ehungilearen izenean erregistratu zuen. XVIII. mendetik hona, Budiño etxeak berrikuntza -hobekuntza lan asko izan ditu. 1997. urtean egungo jabeek erosi zuten, eta etxebizitzarako egokitzeko asmoz, ekin zioten eraikuntza zaharberritzeari, Fraga, Quijada eta Portoles arkitektoek egindako proiektuaren arabera.